We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

S​/​T

by La Rekba

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €3 EUR  or more

     

  • Record/Vinyl + Digital Album

    Contact: txorroskiloband@gmail.com

    Includes unlimited streaming of S/T via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 5 days

      €6 EUR or more 

     

1.
Orwell 02:59
Lau hormen isiltasun ozenenak hustu du zure arima Ispiluaren beste aldean nago haserre zuri begira Orwell-en 84eko beldur sakonenen misila Laberintoan sartu ta galdu, usteldu irteeraren bila Hey, Hey! Askatasuna biziz Hey, hey! Haitzulo barrutik Hey, hey! Behin betiko hautsi Hey, hey! Konforta eskeintzen dizuten kateak. Haizak, entzun gazte, Paranoia sozial hau onartzen badek, Hire burua auto-lobotomizatu ta amorrutan urtu zaite. Plastikozko topaketetan, zentzu komunaren bahiketan, Gure emozioak ere patologizatzen ari garen egunetan. Ez zazu nondik zatozen ahaztu, Saiatu erori ta berriro altxatu, Hire mendeku pertsonala hautatu, Ta gugana batu zaite. Zu zeu izan, anti-sozial.
2.
Dantzalekuan 02:27
Bakeroen pelikuletan agertzen ez den Istorio bat kontatuko dizuet Belar txarrak erre eta Johnson jauna saloira doa Behi-ero batekin larrua jo ta gero. Emakumeak ere ganaduaren pare, bere txori-buruan Eta emaztea bere bila doa Korrika, hirian zehar Johnson anderea amorruz lehertzear Begietan mendeku-gosea Mataderorako artikulu merkea. Jende multzo bat, horixe besterik ez da. Ignorantziaren dantzalekuan, putre beltzak ustelaren artean bueltaka. Digestioa eteten dizun botaka mikatzaren tropezuak bailiran bueltaka. Emakumea ez da dantzatzera etorri. Pistola ateratzen du.
3.
Egin ihes beste norabait, Inor ez duk hi ulertzeko gai. Gela ilun honetan negu hotzak isolatuta Pasa izanak ez du esan nahi guda amaitu denik. Lizitatzailearekin egindako tratuagatik, Armak hartu ta frontera itzuliko haiz berriz. Epe luzean kotizatu den hire lepoari Prezioa igo dioten unean, Baturik txanpon beraren bi alde. Beste kontu-garbiketa zikin bat historialerako, Pobrearen etxean zoriona beti baidek gutxirako Ajolik ez du, galtzeko ez ezer asko Matematikarik ez diat behar nire lanerako. Zori-txarra ghettotik ihes, Bi zauritu. Bilatu & Suntsitu.
4.
Metamorfosia 03:01
Erropa ilunak eta aurpegi zuriak, Esku-huts, diru gabe poltsikoan Espaloi zaharraren mermatzeari so. Urteak atzo, gaur eta beti esaten Hiri, bai hiri, zapalduko diagula Denbora pasa ta ez dek aldatu ezer, Ez behintzat, haien onerako. Tratamentu Ludovico-a jaso dut 1001 orduz Ziria sartzekotan errezetatu dit nire medikuak. Telematiko farlopero, ahobero izan haizenez gero Pantailaren atzetik programatuko dek gure miseria. Txakur uni-funtzional pseudo-instituzional subnormala, Segi zak zaunka, noizbait jasoko duk hezur putaren bat. Otso bakarti batek ezin alda bere zoria: zori-txar gaindosia Haren, gure, hire, metamorfosia. Ezagutu dituk begiz, borreroaren gezurrezko mila egi Milaka aurpegi, bizitzan zehar topatzera beharturik. Ziurra gure erorketa, ta lurreratzearen arteko itxaropen tristea Kakalardo esnatu nauk eta, zer nahi duk egitea?

about

2020ko ekaina eta uztailean Arrasateko Shot! Estudioan grabatu, nahastu eta masterizatua.

Grabaketa: Ander Barriuso (Elektrika grabaketak)
Nahasketa eta masterizazioa: Iñaki Bengoa
Argazkiak: Ibai Arrieta

Edizio honetan parte hartu dute: Mal-Mai Records, Irrintzi Diskak, Skizo Diskak, TtanTtakun Irratia, Producciones Tudancas eta La Gramola Distri.

7 hazbeteko binilo beltzean (300 ale)


La Rekba gara:

-Azpi (Bateria)
-Iriarte (Baxua eta ahotsa)
-Jaime (Gitarra eta ahotsa)

credits

released March 18, 2021

license

tags

about

La Rekba Donostia San Sebastian, Spain

Punk Rock power trio | Antiguo and Zubieta | (Basque Country)

contact / help

Contact La Rekba

Streaming and
Download help

Redeem code

Report this album or account

If you like La Rekba, you may also like: