1. |
Orwell
02:59
|
|||
Lau hormen isiltasun ozenenak hustu du zure arima
Ispiluaren beste aldean nago haserre zuri begira
Orwell-en 84eko beldur sakonenen misila
Laberintoan sartu ta galdu, usteldu irteeraren bila
Hey, Hey! Askatasuna biziz
Hey, hey! Haitzulo barrutik
Hey, hey! Behin betiko hautsi
Hey, hey! Konforta eskeintzen dizuten kateak.
Haizak, entzun gazte,
Paranoia sozial hau onartzen badek,
Hire burua auto-lobotomizatu ta amorrutan urtu zaite.
Plastikozko topaketetan, zentzu komunaren bahiketan,
Gure emozioak ere patologizatzen ari garen egunetan.
Ez zazu nondik zatozen ahaztu,
Saiatu erori ta berriro altxatu,
Hire mendeku pertsonala hautatu,
Ta gugana batu zaite.
Zu zeu izan, anti-sozial.
|
||||
2. |
Dantzalekuan
02:27
|
|||
Bakeroen pelikuletan agertzen ez den
Istorio bat kontatuko dizuet
Belar txarrak erre eta
Johnson jauna saloira doa
Behi-ero batekin larrua jo ta gero.
Emakumeak ere ganaduaren pare, bere txori-buruan
Eta emaztea bere bila doa
Korrika, hirian zehar
Johnson anderea amorruz lehertzear
Begietan mendeku-gosea
Mataderorako artikulu merkea.
Jende multzo bat, horixe besterik ez da.
Ignorantziaren dantzalekuan, putre beltzak ustelaren artean bueltaka.
Digestioa eteten dizun botaka mikatzaren tropezuak bailiran bueltaka.
Emakumea ez da dantzatzera etorri.
Pistola ateratzen du.
|
||||
3. |
Bilatu & Suntsitu
02:45
|
|||
Egin ihes beste norabait,
Inor ez duk hi ulertzeko gai.
Gela ilun honetan negu hotzak isolatuta
Pasa izanak ez du esan nahi guda amaitu denik.
Lizitatzailearekin egindako tratuagatik,
Armak hartu ta frontera itzuliko haiz berriz.
Epe luzean kotizatu den hire lepoari
Prezioa igo dioten unean,
Baturik txanpon beraren bi alde.
Beste kontu-garbiketa zikin bat historialerako,
Pobrearen etxean zoriona beti baidek gutxirako
Ajolik ez du, galtzeko ez ezer asko
Matematikarik ez diat behar nire lanerako.
Zori-txarra ghettotik ihes,
Bi zauritu.
Bilatu & Suntsitu.
|
||||
4. |
Metamorfosia
03:01
|
|||
Erropa ilunak eta aurpegi zuriak,
Esku-huts, diru gabe poltsikoan
Espaloi zaharraren mermatzeari so.
Urteak atzo, gaur eta beti esaten
Hiri, bai hiri, zapalduko diagula
Denbora pasa ta ez dek aldatu ezer,
Ez behintzat, haien onerako.
Tratamentu Ludovico-a jaso dut 1001 orduz
Ziria sartzekotan errezetatu dit nire medikuak.
Telematiko farlopero, ahobero izan haizenez gero
Pantailaren atzetik programatuko dek gure miseria.
Txakur uni-funtzional pseudo-instituzional subnormala,
Segi zak zaunka, noizbait jasoko duk hezur putaren bat.
Otso bakarti batek ezin alda bere zoria: zori-txar gaindosia
Haren, gure, hire, metamorfosia.
Ezagutu dituk begiz, borreroaren gezurrezko mila egi
Milaka aurpegi, bizitzan zehar topatzera beharturik.
Ziurra gure erorketa, ta lurreratzearen arteko itxaropen tristea
Kakalardo esnatu nauk eta, zer nahi duk egitea?
|
La Rekba Donostia San Sebastian, Spain
Punk Rock power trio | Antiguo and Zubieta | (Basque Country)
Streaming and Download help
If you like La Rekba, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp